Sukaldaritza liburua/Errezetak/Opil gozoen budina
OPIL GOZOEN BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esne pasteurizatua: 1 l.
- Bainila edo kanela zotza: 1/2.
- Bezperako opil gozoak edo croissantak : 150 g.
- Arrautzak: 8.
- Azukrea: 100-200 g.
- Azukrea eta gurina: Moldea estaltzeko.
PRESTAKETAK
aldatu- Irakin bainila edo kanela esnearekin 10 minutu su baxuan.
- Bainilarekin egin ezkero, puntazorrotz labainarekin ireki erditik, arraskatu barruko haziak eta sartu dena esne berotan irakin beste minutu bat eta bere horretan utzi hozten.
- Beste alde batetik pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren esne iragaziarekin nahastu.
- Estali budin moldeak gurin eta azukrearekin.
- Budin moldearen azpian jarri bezperako opilak erdibituak.
- Busti arrautza eta esnearekin eginiko saldarekin eta utzi bizkotxoa ongi xurgatu dezan.
- Maria bainuan 170ºCtara 45 minutuz egosi. Labaina egina dagoen jakiteko punta zorrotza sartu eta garbia atera beharko du.
- Labetik atera eta ongi hozten utzi, puntazorrotza alboetatik pasa eta desmoldatu
AHOLKUAK
aldatu- Gainetik, Chantilly krema , Chantilly krema edo fruituekin edertu daiteke.
- Esnea oinarri duten azkenburukoetan, pasteurizatuekin, UHT edo esterilizatuekin baina zapore hobea izango du.
- Budina egosi aurretik aluminiozko paperarekin estali daiteke.