Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburu egosia
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA 1
- Kazola handi batean gatzdun ur ugari sutan jarriko dugu.
- Gehitu orburuak banan bana urak irakina ahalik eta gutxien galduz, egosi orburuak 18 minutuz.
- Kazolatik atera eta hozten utzi.
- Moturzorrotza erabiliz orburuak zuritu eta edertu, bihotza eta zurtoin zati bat utziz eta erdibitu.
PRESTAKETA 2
- Marmita batean gatzdun ur ugari sutan jarriko dugu.
- Gehitu orburuak banan bana urak irakina ahalik eta gutxien galduz, egosi orburuak 5 minutuz.
- Tapa jarri eta ur beroaren barruan utzi hozten.
- Moturzorrotza erabiliz orburuak zuritu eta edertu, bihotza eta zurtoin zati bat utziz eta erdibitu.
AHOLKUAK
aldatu- Orburuak egosteko modu desberdinak daude; hala ere modu hauek kazola handia edukitzea eskatzen du.
- Orburua egosi aurretik zurituko bagenu, segituan belztuko litzateke. Kasu horretan, lehenik, limoiz igurtzi eta ondoren limoi zukua eta irina erabili beharko genituzke egosteko.
- Klorofila duten barazkietan, garrantzitsua da ur irakin ugarietara poliki poliki sartzea eta irakina ahalik eta denbora gutxien galtzea.