Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburu frijituak
ORBURU FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Irina: 150 g.
- Ura: 250 g.
- Azukrea: pitin bat.
- Ogia egiteko legamia freskoa: 15 g.
- Gatza.
- Orburuak: 12.
- Oliba olio: Orburua frijitzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Irina, gatza, azukrea eta legamia katilu batean, eskuekin ondo xehatu.
- 30Cº-tan dagoen ura poliki poliki gehitzen joan.
- Hagatxo baten laguntzaz orea ongi nahasi. Pinportarik gabe utzi.
- Trapu batekin estali eta ordubetez hartzitzen utziko dugu toki epel batean.
- Orburuak ondo zurituko ditugu, bihotzarekin gaudenean xerratu eta tenpura moduko horretan pasatu ondoren olio ugaritan frijitu.
- Paper xurgatzailea duen ontzira atera eta gatzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Barazkia frijitzen dugun aldiro, olioa zikinduko bagenu, iragazi egingo genuke.
- Orburuaren ordez beste barazki batzuk erabil daitezke.