Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburua, arroz odolkia eta arrautza gorringoa plantxan

Errezeta-liburuaren parte.

=== Orburua, arroz odolkia eta arrautza gorringoa plantxan[1] ===

Osagaiak 4 lagunentzat

aldatu

Pausoak

aldatu
1

Orburuak prestatzen hasteko, lapiko handi bat erdira arte bete urarekin, hiru koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.

2

Bitartean, orburuak zuritu; txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.

3

Ondoren, ur irakitan sartu, eta irakin hogei bat minutuz. Gorde.

4

Oliba olio zorrotada bat bota zartagin zabal batean, eta baratxuri txikitua gehitu. Dantzan hastean, irina bota, eta dena ongi nahastu.

5

Ondoren, orburuak irakindako lapikotik pare bat burrantzalikada ur gehitu; eta, saltsa prest dugunean, orburuak erditik moztuak gehitu. Guztia bost minutuz irakin. Ondoren, gorde.

6

Plantxa edo zartagin zabal batean, ondo beroa dagoenean, arroz odolkiak frijitu, xerratan moztuak. Odolkiari azala kentzen badiogu, ez zaizkigu kiribilduko, beren forma borobila mantenduko dute.

7

Ondoren, zartaginean bertan uzten duten grasa edo olioa arrautzen gorringoak frijitzeko erabiliko dugu.

8

Platerak zerbitzatzeko, orburua plateren bueltan ipini, eta arroz-odolki xerra orburuen erdian. Arrautzen gorringoak prest ditugunean, gainean jarri, eta prest dugu plater gozo hau dastatzeko!

Erreferentziak

aldatu