Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak urdaiazpikoarekin
ORBURUAK URDAIAZPIKOAEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Orburua: 20.
- Tipula: 1 .
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Oliba olioa: 100 ml.
- Urdaiazpiko gazia: 80 g. karratuetan.
- Irina: 20+25 g.
- Salda txuria edo barazki salda: 250 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola handi batean gatzdun ur ugarirekin eta urak irakina ahalik eta gutxien galduz, egosi orburuak 18 minutuz. Hoztu.
- Muturzorrotzaren laguntzaz orburuak zuritu bihotza eta zurtoin zati bat utziz eta erdibitu.
- Saltsa egiteko, tipula kazola batean olioarekin sutan jarri, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu eta pitin bat gorritzen utzi.
- Urdaia eta irina gehitu, nahasi minutu erdiz kozinatu eta saldarekin busti.
- Saltsa irakiten dugunean, orburuak elkartu eta 5 minutuz egosi. Gatza eman.
OHARRAK
aldatu- Orburuak egosteko modu desberdinak daude, modu honek kazola handia edukitzea eskatzen du.
- Orburua egosi aurretik zurituko bagenu, segituan belztuko litzateke. Kasu horretan, lehenik, limoiz igurtzi eta ondoren limoi zukua eta irina erabili beharko genituzke egosteko.
- Klorofila duten barazkietan, garrantzitsua da ur irakin ugarietara poliki poliki sartzea eta irakina ahalik eta denbora gutxien galtzea.