Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oreina plantxan
OREINA PLANTXAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Orein gaztearen solomoa: 800 g.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Ardo beltza: 50 ml.
- Orein salda edo salda iluna: 400 ml.
- Arto irin findua: 10 g.
PRESTAKETAK
aldatu- Garbitu orein solomoa, gantz eta nerbioak kenduz.
- Moztu haragia 100 gramoko 8 zatitan.
- Olioarekin igurtzi ondoren, gatz eta piper hautsarekin ondu.
- Zartagin bero batean, su ertainean, haragiari kolorea eman alde guztietatik, guk nahi dugun puntua lortuz, eta erretilu batera atera.
- Zartaginean itsatsita geratu den zukua berreskuratu ardo beltza gehituz lehenik, eta salda iluna ondoren. Disolbatu arto irin findua ur hotz pittin batean, eta salda horri poliki-poliki gehitu, ongi nahasiz; hartara, saltsa dentsitatea emanez.
- Plater bero baten azpian jarri orein saltsa hau lehenik, eta horren gainean, orein solomo xerratua jarri; eta amaitu gatz pittin batekin haragia erditik onduz.
AHOLKUAK
aldatu- Oreina gaztea ez bada, bezperatik barazki eta ardoarekin hozkailuan marinatzen jarri.
- Errezeta honen lagungarri moduan pure desberdinak, onddoak.... jar daitezke.