Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orly ore gozoa eta gazia

ORLY ORE GOZOA ETA GAZIA

400ml ore lortzeko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura edo esnea: 300 ml.
  • Azukrea: 15 g. Prestaketa gazitarako hau kendu.
  • Gatza: 2 g. Prestaketa gazitarako gatz gehiagorekin ondu.
  • Okin legamia freskoa: 10 g. Lehorra 3 g.
  • Oliba olio birjina. 25 ml.
  • Zuringoa: 1.

PRESTAKETA

aldatu
  • Pertz batean nahastu, ura, azukrea, gatza, legamia eta olioa.
  • Gehitu irina eta hagatxoarekin bateratu, ore arin eta pikorrik gabea lortu arte.
  • Olio pittin batekin margotu gainetik, zapi busti batekin estali eta utzi leku epel batean hartzitzen.
  • Erabiltzeko garaian, hagatxo batekin hartzidura moztu eta gehitu zuringo irabiatua elur puntuan.

AHOLKUAK

aldatu
  • Frijitu aurretik osagaiak estaltzeko orea dugu, tenpuraren antzekoa.
  • Ura edo esnearen ordez, edari karbonikoren bat erabil daiteke( zerbeza, ura gasarekin, sagardoa); kasu horretan legamia ken genezake, baina hau azken momentuan egin beharko litzateke. Bigarren modu honetan zarakar gutxiago egingo dio.
  • Orlya prestaketa gazitarako erabiliko bagenu, azukrea kendu egingo genioke.