Sukaldaritza liburua/Errezetak/Osso-buco gisatua

OSSO-BUCO GISATUA

Oso-buccoa saltsan

MAHAIKIDEAK 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Osso-buco xerra: 4 xerra, bakoitza 350-400 g. ingurukoa.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Tipula:1 dadotan.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Azenarioa: 2 dado handitan.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Patatak: 2 zuritu eta kraskatu.
  • Ilar egosiak: 100 g.
  • Ziza hori saltetua edo barrengorri salteatua : 100 g.

PRESTAKETAK

aldatu
  • 4 osso-buco xerrak gatzarekin ondu.
  • 4 xerrak estu sartuko diren kazola bat, olioarekin su bizian jarri.
  • Kazola bero dagoenean, bi aldeetatik gorritu haragia.
  • Erretiratu haragi hori, eta jarri bertan beste olio pitin batekin tipula su eztian erregosten.
  • Tipula erdi eginik dagoenean, gehitu baratxuria eta azenarioa eta jarraitu erregosten.
  • Sartu berriz kazolan haragia, eta busti ardo zuriarekin.
  • Ardoa murriztutakoan, estali ur hotzarekin.
  • Jarri sutan egosten 30 minutu inguru eta gehitu patatak, ordubete inguruan, haragia ziztatu.
  • Bigundu arte egosten eduki.
  • Haragia biguntzen ari dela ikusten dugunean, gehitu ilarrak eta ziza hori salteatuak, bere koipearekin.
  • Ondu eta utzi egosten, haragia puntuan egon arte.

AHOLKUAK

aldatu
  • Osso-buco haragia hezurrarekin moztutako zangarra xerra da. Haragiak gelatina ugari du baina ondo egosi behar da biguna gelditzeko.
  • Behikiaren adinak egosteko denbora asko baldintza dezake, txahal batek agian 40 minutu beharko ditu eta, aldiz, behi zahar batek 60 minututik gora; beraz, kasu bakoitzean haragiaren puntua zein den begiratzen joan beharko da.