Sukaldaritza liburua/Errezetak/Paella Valentziarra
PAELLA VALENTZIARRA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Senia edo Bahía arroza: 600 g.
- Barraskiloa "Baquetas": 24 oso ondo garbituak.
- Babarrun zuri berria "Garrofo": 200 g.
- Azafraia: Hari batzuk.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Untxia: 750 g. zati txikitan.
- Oilaskoa: 500 g. zati txikitan.
- Gatza.
- Lekak "Ferraura": 350 g. haririk gabe eta karratu luzeetan moztua.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Tomatea: 250 g. zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
- Salda gorria 1500 ml. ongi gazitua.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu arroza pertz batean ur hotz ugarirekin, gardena izan arte.
- Barraskiloak egunetan purgatzen eduki ondoren, gatzetan bildu eta zikina botatzen eduki minutu batzuetan; jarraian, ur hotzetan garbitu. Ur epeletan sartu eta 20 minutuz egosi bitsa kentzen diegun bitartean.
- Babarrun zuria lehorra bada, eduki 24 orduz beratzen edo egosi 30 minutuz.
- Azafrai hariak, pittin bat txigortu ondoren almaiz batean zanpatuko ditugu ur pittin batekin.
- Paella-ontzi batean jarri oliba olioa su beroan eta gehitu oilaskoa eta untxia; jarri su bizian, kolorea hartzen duela.
- Gehitu lekak eta babarrun zuriak; erregosi dena, eta jarraian, baratxuria, pipermina eta ondoren tomatea.
- Dena ongi erregositakoan, salda beroa eta azafraia gehitu.
- Jarraian banandu arroza eta barraskiloak paella-ontzian.
- Egosi lehen 10 minutuetan su bizian, eta ondoren 8 su baxuan.
- Sutatik atera eta estalita utzi minutu batzuetan bere horretan, jan aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Herrialde katalanetan paella mota ugari prestatzen dira, badira osagaietan eta prestaketetan desberdintasunak, bakoitzak gustukoa duena aukeratzea duela.
- Salda kantitatea aldakorra izan daiteke, kazola motaren arabera, suaren indarraren arabera, .....beraz paella ondo atera aurretik proba egitea komeni da.