Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta carbonara
PASTA CARBONARA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Pasta: 400 g.
- Gatza.
- Hirugiharra: 400 g karratuan.
- Esne gaina: 1/2 l.
- Arrautza gorringoa: 2.
- Gazta birrindua: 100 g.
- Piperbeltza edo piperbeltz zuria.
PRESTAKETA
aldatu- Hirugiharra karratuetan moztu eta zartagin batean su bizian gorritu , segidan esne gaina gehitu eta elkarrekin irakiten eduki 5 minutuz su motelean.
- Esne gaina gutxitu eta hirugihar zaporea hartutakoan, sua itzali eta sutatik kanpo gorringo irabiatua gehitu eta saltsa ondu.
- Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi
- Saltsa pastarekin eta gaztarekin kontu handiarekin nahasi.
AHOLKUAK
aldatu- Pasta momentuan jan beharko ez bagenu, hoztu egin beharko genuke.
- Bada jendea errezeta honi barrengorri salteatuak gehitzen diona.