Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta freskoa

PASTA FRESKOA EDO ARRAUTZEZKO FETUCCINIAK

Pasta freskoa


MAHAIKIDEAK: 4 pertsona

OSAGAIAK

aldatu
  • Gari semola edo indar irina: 330 g
  • Erdi tamainako arrautzak: 3.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Irinarekin sumendi bat osatu.
  • Sumendiaren erdian arrautzak eta gatza jarri.
  • Eskuekin ongi nahasi eta 10 minutuz landu.
  • Ore hau katilu batean gorde eta trapu busti batekin estali ondoren, 15 minutuz pausatu.
  • Denbora hau igarota, arrabolarekin edo pasta egiteko erabiltzen den gailuarekin luzatu.
  • Pasta egiteko gailua erabiliko bagenu, bertan moztuko genuke.
  • Bestela 25 x 25 cm.-ko karratuak egin.
  • Biribildu zilindro bat osatuz.
  • Labaina batekin zentimetro bateko biribilkiak moztu.
  • Behatzekin fetucciniak askatu.
  • Gazitutako ur irakinetan 3 minutuz egosi.

OHARRAK

aldatu
  • Indar irina gluten kopuru handia duen irina da pastak eta ogiak egiteko egokiena. Indar gariarekin egingo bagenu, arrautzaren ordez ura erabil genezake.
  • Semola edo irin lodia: Gari alea birrintzeko garaian ez dute irin bihurtzen, kuskusa ere semola handiagoa dela esan genezake.
  • Pasta freskoarekin fetucciniak egin beharrean errazagoa izango da kaneloiak edo lasagna egitea.
  • Pasta ez badugu momentuan jan behar, hoztu egin beharko dugu.