Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta perretxikoekin
PASTA PERRETXIKO ETA HIRUGIHARRAREKIN
ERRAZIOAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Tipula: 1 xehatu.
- Erretiluko perretxikoak lerrotan: 200 g.
- Hirugiharra: 200 g. dadotan.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Esne gaina: 400 ml.
- Piperbeltza.
- Gatza.
- Pasta: 400 g.
- Gazta birrindua: 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola zabal batean olioa tipularekin su ertainean.
- Erregosi tipula eta erdi eginik dugunean gehitu baratxuria, perretxikoak, perrexila eta hirugiharra.
- Salteatu gorritzen hasi arte.
- Gehitu esne gaina eta utzi murrizten.
- Ondu gatza eta piperrautsarekin.
- Beste kazola batean jarri ur ugari gatzarekin sutan.
- Irakiten hasitakoan gehitu guk aukeratutako pasta eta eragin lehen minutuan elkarri ez itsasteko.
- Egosi dagokion denbora eta iragazi. Momentuan jatekoak bagara ez hoztu, beranduago jateko balitz, hoztu.
- Nahastu pasta saltsa beroarekin eta gehitu gazta birrindua. Ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Gogoratu pasta bakoitzak egosteko bere denbora behar duela eta hauek errespetatzea komeni dela, hala ere egosten ari den bitartean beti probatzen joatea komeni da.