Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata berri, zainzuri eta izokin ketu entsalada
Errezeta-liburuaren parte. Patata berri, zainzuri eta izokin ketu entsalada[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- 3 patata berri.
- 12 zainzuri fresko.
- 300 gr. izokin ketu.
- Piper morroi 1.
- Tipulina.
- Oliba olioa.
- Ozpina.
- Gatza.
- Azukrea.
Pausoak
aldatuLabea berotzen ipini, eta beroa dagoenean, piper morroia erre 20 bat minutuz. Atera, eta epeltzean, azala kendu. Gorde.
Bitartean, lapiko batean, hiru patata berri azal eta guzti egosten jarri. 40 bat minutuz.
Zainzuriak zuritu, txortena moztu eta garbitu ondoren egosten jarri horiek ere. Horretarako, lapiko batean ura irakiten ipini, gatz eta azukre pitin batekin. Ura irakiten hastean, zainzuriak bertara gehitu. Tamainaren arabera, egosteko denbora alda daiteke, baina 10 bat minutu gutxi gorabehera nahikoa izango da.
Ontzi batean tipulina txiki-txiki eginda jarri. Baita errea dugun piperra, puxketatan. Ozpina, gatza eta oliba olioarekin, oliozpin goxo bat prestatu ontzian bertan.
Platera osatzeko, egositako patatak zuritu, xafletan moztu eta erretilu batean jarri. Gatz pitin bat bota. Ondoren, zainzuriak pataten inguruan jarri. Eta izokin ketu pusketak, erretiluan zehar. Bukatzeko, ozpin-olioarekin ongi busti osagai guztiak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/11