Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata frijituak
PATATA FRIJITUAK Patata frijituak.jpg
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Patatak: 500 g. moztuak guk nahi dugun forman.
- Oliba edo ekilore olioa: 500 ml.
- Baratxuria: 4 azalarekin kolpatua.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Zuritu patatak eta moztu guk nahi dugun forman.....
- Zartagin batean jarri olio ugari sutan.
- Olioa berotakoan gehitu baratxuria eta patatak( tamainaren arabera, zenbat eta patata handiagoa tenperatura baxuagoa) eta minutu erdi inguru frijitu tenperatura gutxiagoan, ondoren tenperatura igo eta patatak gorritu bitarte eduki
- Atera paper xurgatzailea batera patatak eta baratxuriak eta gazitu.
- Txanda desberdinetan frijitu, batera gehiegi egin gabe.
- Hoztu aurretik jan beharko dira. Baratxuriak ere goxoak geratzen dira.
AHOLKUAK
aldatu- Patatak garbitu ondoren, ondo lehortu behar dira, bestela zartaginean zipriztin arriskutsuak egin ditzake eta.
- Patata mozketaren arabera olioaren tenperatura altuagoa edo baxuagoa izan beharko du. Patata zenbat eta handiagoa tenperatura baxuagoa eta denbora gehiago. Aldiz patata zenbat eta txikiagoa tenperatura altuagoa eta denbora laburragoa.