Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata tortilla

PATATA TORTILLA

Patata tortilla

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Patatak: 2 eder lerro erdian edo dado txikitan.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Piper berdea: 1 xehatu.
  • Oliba edo ekilore olioa: 300 ml.
  • Arrautzak: 6.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Zartagin altu batean patata, piper berdea eta tipula jarri.
  • Olioarekin estali eta su ertainean eduki patata bigundu bitartean.
  • Iragazi patata, olioa kenduz.
  • Pertz batean arrautzak irabiatu hagatxoarekin.
  • Gehitu patatak eta gatzatu.
  • Beste zartagin batean jarri olio pittin bat eta ongi berotu.
  • Bero bero dagoenean, gehitu pertzeko nahaskia eta bi aldetatik egin tortilla, horretarako plater baten laguntzaz buelta eman beharko zaio bi aldiz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Hemen ere osasuna zaintzeko legeak dioena eta arrautzak gutxi egina egon behar duela esaten duten sukaldarien legea elkarren artean kontraesanean daude.