Sukaldaritza liburua/Errezetak/Perloi egosia patatekin
PERLOI EGOSIA PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Patata: 600 g., zuritu eta zati ederretan kraskatu edo xerratua.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Porrua: 1 lerrotan.
- Azenarioa: 1 lerrotan.
- Perloia: 2 ale 600 g. ingurukoak edo 4, 300 g. inguruko.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Ezpeletako piperrautsa.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola zabal bat ura gatza eta patatekin sutan.
- Ura irakiten hasitakoan gehitu, tipula, porrua eta azenarioa.
- Hau berriro irakiten hasitakoan gutxitu sua eta 7 minutu inguru egosi.
- Su oso baxuan dagoenean salda, sartu bertan perloiak eta egosi 7-10 minutu inguru, tamainaren arabera, gogoratu beti su oso baxuan.
- Arraina eginik dugunean berezitu, erretilu batean, barazkia, patata eta arraina.
- Piperrautsa lehenik zabaldu arrai eta patataren gainean eta ondoren olioa, pipermina eta baratxuriarekin egindako olio-errea.
- Berreskuratu erretilu azpian dagoen salda eta koilara batekin berriro patatak eta arraina estali.
- Barazkiak gatzatu.