Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pilaf arroza2
PILAF ARROZA
MAHAIKIDEAK: 4 .
OSAGAIAK
aldatu- Basmati arroza: 400 g.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Salda Zuria, barazki salda edo ura: 1 l.
- Limoi zukua: 1.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 200ºC-tan.
- Garbitu arroza ura gardena bihurtu arte.
- Kazola zabal batean jarri olioa, baratxuria eta perrexila.
- Sutan eduki eta baratxuria dantzan hasitakoan, gehitu arroza.
- Su ertainean eduki baratxuria kolore pittin bat hartzen duela ikusi arte.
- Busti saldarekin eta limoi zukuarekin, sua bizitu eta irakiten hasitakoan, sartu labera 15 minutuz.
- Labetik atera, estalki bat jarri eta utzi bere horretan beste 10 minutu, erabili aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Arrain edo haragi plater desberdinen lagungarri moduan erabiltzen da.
- Bere horretan ere jan daiteke.
- Limoia gehitzeak arroz sueltoagoa izaten laguntzen du.