Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pistoa

PISTOA ETA PISTO NAHASKIA

Pisto nahaskia

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean eta su ertainean olioa, tipula, piper gorria eta piper berdea sueztitu.
  • Gorritzen hasitakoan, kuiatxoa gehitu eta su ertainean eduki egin arte.
  • Tomatea gehitu, sua moteldu eta 20 minutuz kozinatu eta gatzarekin ondu.
  • Nahaskia egiteko, 8 arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri.
  • Zartagin zabal batean eta su bizian ongi berotu pistoa, oso bero dagoenean arrautzak gehitu irabiatu gabe.
  • Segundo batzuk utzi, sua itzali eta espatularekin dena nahasiko dugu. Kontu izan nahaskia gehiegi lehortu gabe.
  • Erretilu batera atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pistoa normalean nahaski moduan edo beste plater batzuen hornigaia izan daiteke.
  • Errezeta zaharrek ez dute piper gorririk ematen; horren ordez, piper berde gehiago gehituko genioke.