Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pizza napolitarra
PIZZA NAPOLITARRA
MAHAIKIDEAK:4.
OSAGAIAK
aldatuPizza orea egiteko
- Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola 250 g.
- Gatza: 2 g.
- Ur epela: 125 ml.
- Oliba olio birjina: 25ml.
- Legamia: Okinarena, lehorra edo kimikoa: 5 g. Freskoa 10 g.
- Luzatzeko irina: 15 g.
Pizza estaltzeko
- Tomate naturala: 2 ale. Tomatea zuritu, haziak kendu eta karratuetan.
- Gatza.
- Oreganoa.
- Antxoak: 8 zatitu.
- Hezurrik gabeko oliba beltzak: 12 Xerratu.
- Piper berdea: 2 lerroetan frijituak.
- Mozzarella gazta: 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu; kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
- Mahai batean edo katilu zabal batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
- Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz, eskuetan itsasten ez den arte.
- Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
- Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu, aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
- Zabaldu orearen gainean, aldez aurretik karratuetan moztu dugun tomatea.
- Oreganoa eta gatz pittin bat gehitu.
- Zabaldu, antxoak, olibak, piper berde zerrendak eta Mozzarella gazta.
- Bota gainetik antxoen olio pittin bat.
- Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.
AHOLKUAK
aldatu- Pizzari gainetik jarriko dizkiogun osagaiak alda daitezke.