Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pizza orea

PIZZA OREA

Pizza orea

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Legamia: Freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa 3 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu;Legami lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu toki epel batean 15 minutu.
  • Denbora hau pasatutakoan eta arrabolarekin edo eskuekin nahi dugun forma emango diogu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pizzarako orea egiteko irin egokiena indarduna eta semolazkoa da.
  • Irin edo semola bakoitzak ur pitin bat gehiago edo gutxiago onar dezake, beraz ura beti poliki poliki gehitzen joan.