Sukaldaritza liburua/Errezetak/Platano izozkia

PLATANO IZOZKIA

Coulanta platano izozkiarekin

OSAGAIAK

aldatu
  • Esnea: 750 ml.
  • Esne-gaina: 200 m.
  • Azukrea: 200 g.
  • Gorringoa: 6.
  • Platano pulpa: 400 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Irakin esnea esne-gainarekin.
  • Pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu eta gehitu esne beroa.
  • Maria bainuan jarri eta hagatxoarekin nahasteari ez utzi.
  • Maria bainuko urak ez du inoiz irakin behar.
  • Horrela edukiko dugu, 83ºC izan arte ( esnekia lurrintzen hasi edo pittin bat loditzen)
  • Momentu horretan pertza maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraituko dugu epeldu arte.
  • Ingalaterrako krema hau ongi hoztutakoan,
  • Platanoa birrindu eta iragazi pulpa garbi bat lortu arte. Prozesu hau azkar egin behar da platanoa belztu aurretik.
  • Nahastu platano pulpa, natillarekin eta izozki makinan sartu.
  • Izoztutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin; 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
  • Ingalaterrako krema egiterako garaian, termometrorik izan ezean, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; ikusitakoan, atera pertza maria bainutik.
  • Kontu izan platanoarekin, azkar belzten baita.