Sukaldaritza liburua/Errezetak/Platano pastela
PLATANO PASTELA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Platanoa: 3 xerra finetan.
- Azukrea: 150 g.
- Banilla likidoa edo azukrea: Pitin bat.
- Gurina: 200 g. urtua.
- Arrautza: 3.
- Irin ahula: 200 g bahetua.
- Gatz fina: Pitin 1.
- Legamia-hautsa: 6 g.
- Gurina eta irina moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Tartako moldea gurin eta irinarekin estali. Labea 160 Cº-tan piztu.
- Platanoa, azukrea, arrautzak eta banilla xehatu irabiagailuarekin eta katilu zabal batean jarri.
- Gurin urtua, irina, gatza eta legamia hautsa gehitu, dena ondo nahasiz.
- Moldera bota eta labera sartu.
- 30 minutu inguruz labean egosi. Txotxa garbia ateratzen den arte.
AHOLKUAK
aldatu- Pastelaren egosteko denborak molde mota asko baldintza dezake; beraz, jarraipena egin eta txotxa garbia atera arte pastela labean utzi.