Sukaldaritza liburua/Errezetak/Plum cake

PLUM CAKEA

Plum cakea

MAHAIKIDEAK:6.

OSAGAIAK

aldatu
  • Fruitu lehor edo konfitatua: 150 g.-250 g.
  • Gurina: 250 g. Pomada puntuan.
  • Azukrea: 150 g.-250 g.
  • Arrautzak: 4 .
  • Irin ahula: 250 g. bahetu.
  • Legamia-hautsa: 5 g.
  • Limoi azala: 1 birrindua zati zuria gabe.

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 180ºC-tan piztu. Plum cake moldea gurinez eta irinez estali.
  • Fruitu konfitatuak irinarekin nahasi, limoi azal birrindua eta legamia ere gehitu.
  • Pertz edo katilu zabal batean gurina azukrearekin indarrez nahastu, horretarako gurinak oso biguna egon behar du.
  • Jarraian arrautzak banan-banan gehitu, nahasten dugun bitartean.
  • Azkenik, irina eta fruitu lehorrak gehitu eta hau ere ongi nahasi.
  • Orea, moldearen erdian jarri eta mahaian kolpe batzuk eman, bere kabuz zabal dadin. Moldearen 3/4 baino gehiago ez bete.
  • Labera sartu eta moldearen tamainaren arabera, baina 40 minutu inguru beharko ditu. Egina dagoen jakiteko zotza edo labana bat sartu erdira; garbia aterako balitz, egina legoke.

AHOLKUAK

aldatu
  • Fruitu konfitatuak eta azukrearen kantitateak molda daitezke norberaren gustuen arabera.