Sukaldaritza liburua/Errezetak/Poolisha
POOLISHA EDO AMA ORE OSO BIGUNA
OSAGAIAK
aldatu- Nahiko gluten duen okindegiko irina: 160 g.
- Ura: 160 ml.
- Okindegiko legami freskoa: 2,5 g. eta lehorra bada 1 g.
PRESTAKETA
aldatu- Ur epeletan (22ºC) desegin legamia.
- Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, jarri erdian ura eta legamia.
- Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin koilara bat, nahastu ore likatsu eta likido bat lortu arte. Horri poolisha edo ama ore biguna deitzen zaio.
- Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali eta 3 ordu inguruan altxatzen utzi; bere bolumenak hirukoiztu egin behar du.
OHARRAK
aldatu- Udan edo neguan denbora edo legami kopuruak desberdinak izan daitezke.
- Ogi ugariren osagai garrantzitsua dugu, orea hobeto hartzitzen laguntzen du.