Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru budina
PORRU BUDINA
Mahaikideak 4
OSAGAIAK
aldatu- Tipula: 1 lerrotan.
- Porrua: 4 lerrotan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Esne-gaina 500 ml.
- Arrautza: 5.
- Piperbeltz zuria.
- Gurina eta ogi birrindua moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola zabal batean, barazkia, olioarekin eta gatzarekin su eztian.
- Tapa bat jarri eta barazkia su baxuan goxatzen eduki; hori lortutakoan, esne-gaina gehitu eta minutu pare batean irakin.
- Sua itzali eta sutatik kanpo irabiagailutik pasa.
- Gehitu arrautza irabiatuak, ongi nahasi eta piper hautsa eta gatzarekin ondu.
- Budin molde bat estali, gurin eta ogi birrinduarekin.
- Piztu labea 160ºC-tan.
- Bete budin moldea porruen krema honekin, estali aluminiozko paperarekin eta maria bainuan labera sartu.
- Utzi egosten muturzorrotza garbia atera arte.
- Hoztu ondoren, moldetik atera.
AHOLKUAK
aldatu- Budina aluminiozko paperarekin estaltzea ez da ezinbestekoa, baina hori egin ezean, gainetik geruza gogor bat sortuko zaio.
- Budina egina dagoen jakiteko, moturzorrotza edo txotx bat sartu behar zaio, egina dagoen jakitako; haiek garbiak atera beharko dute.