Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru krema

PORRU KREMA

MAHAIKIDEAK 4-6

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina. 100 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Porrua: 4 dadotan.
  • Patata: 1 dadotan.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Barazki salda, haragi salda edo ura.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean olioa baratxuriarekin sutan jarri, gorritzen hasitakoan gehitu tipula eta porrua eta elkarrekin erregosten utzi.
  • Ondo goxatutakoan, ardo zuriaz busti, utzi murrizten eta patata gehitu.
  • Saldarekin estali eta egosi 25 minutuz.
  • Irabiagailutik pasa, krema fin bat lortu arte.
  • Krema dentsitatea sortzeko salda gehiago beharko balu, gehitu.
  • Irakinaldi bat eman eta ondu.
  • Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sukaldari askok amaieran esne gain zurrusta bat gehitzen diote. Hori bakoitzaren aukeran uzten dut.
  • Behin hoztuta, beti maria bainuan edo mikrouhin labean berotu beharko dugu.