Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru patatak

PORRU PATATAK EDO PORRU SALDA


MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: 3 l.
  • Patatak: Kg. 1 zuritu eta kraskatu.
  • Porruak: 3, garbitu eta dadotan.
  • Azenarioa: 2 garbitu eta dadotan.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 listariarekin lotua.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean 3 litro ur patatekin sutan jarriko ditugu.
  • Ura irakiten hasitakoan porrua, azenarioa, perrexila, eta oliba olioa gehitu.
  • 30 minutu inguru egosi bigundu arte eta ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Patata xehatua eta saltsa lodia gustuko badugu, denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin patata batzuk birrindu.
  • Errezeta hau saldatsuagoa nahi izanez gero, ur kantitate gehiago gehitu.