Sukaldaritza liburua/Errezetak/Raf tomatea ahuntz gaztarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
- Raf motako lau tomate.
- Tipulin bat.
- Errulo formako ahuntz gazta bat.
- Gatza.
- Ozpina.
- Oliba olioa.
- Probentzako belarrak.
- Xaflatan mozteko ogia.
Raf tomatea oraintxe hasten da puri-purian. Tomatea gaztarekin oso ongi uztartzen denez, platertxo hau presta daiteke sasoi honetan.
Pausoak
aldatu1 Lehenik, labea berotzen ipini. Erretilu batean ogi xafla batzuk ipini, eta xafla bakoitzaren gainean gazta xafla batzuk, 2 zentimetro ingurukoak.
2 Gazta mozterakoan komeni da aurrez labana pixka bat berotzea, lana errazteko, eta batik bat gazta xaflak ez puskatzeko.
3 Ondoren, gazta xaflen gainean Probentzako belartxo batzuk jarri, eta, labea oso beroa dagoenean, bertan sartu pare bat minutuz gutxi gorabehera.
4 Bitarte horretan, tomateak moztu. Tomate mota hori mozteko modurik egokiena ataletan moztea da. Plater handi batean kokatu tomate puska guztiak, eta gatza gehitu.
5 Ondoren, tipulina moztu, eta ontzitxo batean oliozpina prestatu. Gero, tomateak ongi oliozpindu.
6 Jarraian, labetik ogitxoak atera. Tomateen gainean ogi eta gazta tostak kokatu, eta jateko prest dago entsalada goxoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3
[[Kategoria:Gazta]]