Sukaldaritza liburua/Errezetak/Raf tomateen entsalada, bakailaoarekin eta barazkiekin
Errezeta-liburuaren parte. Raf tomateen entsalada, bakailaoarekin eta barazkiekin[1]
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT
- 300 g bakailao gezatu.
- Raf motako tomatea.
- Dozena bat gari zainzuri.
- 3 tipulin fresko.
- 3 piper morroi.
- Oliba olioa.
- Gatza.
Pausoak
aldatu- 1
Lehenik, piperrak erreko ditugu. Horretarako, laberako erretilu batean ipini piperrak osorik; eta ezer bota gabe, labean sartuko ditugu, hogei minutuz, 210 gradutan. Beroa goian-behean jarri, eta ondo erre direla ziurtatu atera aurretik. Atera, eta utzi epeltzen.
- 2
Tipulina txikitu juliana erara, eta lapiko batean erregosi, Oliba olio zorrotada batekin, gutxi gorabehera hogei minutuz, su oso motelean.
- 3
Zartagin bat berotzen jarri, olio zorrotada batekin. Gehiegi berotu aurretik, bakailao puskak jarri, su oso motelean konfitatzen, hau da, poliki-poliki erregosten. 15 minutuz eduki.
- 4
Bitartean, piperrak zuritu, haziak kendu, eta zabalik utzi erretilu batean.
- 5
Zartagin batean, gari zainzuriak hiru edo lau minutuz frijitu.
- 6
Gero, platera osatuko dugu: tomateari bihotza kendu, eta pusketatan moztu.
- 7
Erretilu batean ipini tomatea, eta gatz pitin bat gehitu. Ondoren, bakailao konfitatua gainean jarri. Gari zainzuriak ere gainean kokatu, eta, azkenik, piper morroien tirak ere gehitu.
- 8
Bukatzeko, zartaginean dugun tipulin erregosiarekin osagai guztiak ongi busti.
Entsalada epela dastatzeko prest dugu!
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/paperekoa/2122/037/001/2018-02-24/raf_tomateen_entsalada_bakailaoarekin_eta_barazkiekin.htm