Sukaldaritza liburua/Errezetak/Romanezkoa patatekin

ROMENESKUA PATATEKIN

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Moztu romeneskoa sail txikietan. Ur hotzetan garbitu.
  • Jarri kazola bat gatz eta ur ugarirekin, eta sartu bertara patatak.
  • Ura irakiten hasi eta 5-8 minutura gehitu barazkia eta egosi 10-12 minutuz.
  • Barazkia eta patatak eginak ditugunean, bitsadera baten laguntzaz, atera bertatik kontu handiz eta zabaldu erretilu batean.
  • Zartagin batean jarri olioa eta bero dagoenean gehitu baratxuria; kolorea hartutakoan zabaldu barazkiaren gainetik.
  • Jaso erretilu azpian geratutako salda eta gehitu berriz barazkietan gainetik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu handia izan egosketa denborak ez pasatzearekin, bestela barazkia desegin daiteke.
  • Inoiz ez irauli barazkia, bestela desegingo da.
  • Barazkia eta patatak bakoitza bere aldetik ere egosi daitezke, modu honetara bakoitzaren puntua hobeto zainduko dugu.
  • Ozpina gustuen arabera.