Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sableux orea edo te pastak

SABLEUX OREA EDO TE PASTAK 

Te pastak

OSAGAIAK

aldatu
  • Irin ahula: 500 g. bahetu .
  • Gurina: 300 g.
  • Azukrea: 150 g.
  • Gorringoa: 6 unitate edo 100 g.
  • Limoia: 1 azal birrindua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Bahetutako irinarekin sumendi bat osatu mahai baten gainean  edo pertz baten barruan.
  • Erdian gurina pomada puntuan, azukrea, arrautza eta limoi azal birrindua jarri.
  • Erditik hasita, poliki poliki lantzen hasi, osagai guztiak bilduz.
  • Elkartu osagai guztiak gehiegi oratu gabe, estali eta sartu hozkailuan.
  • Orea hoztu eta  gogortutakoan, arrabolarekin luzatu, pastelak egiteko moldea estaliz.
  • Te  pastak  egiteko berriz,  orea zentimetro erdiko lodieran luzatu ondoren, nahi dugun forma emanez moztuko ditugu. 
  • Kasu batzuetan, almendra eta azukrearekin, gorringoarekin, anisarekin edo bestelako formak emanez, mota guztietako pastak egitea izango dugu.
  • Erretilu batean zabaldu, eta 170ºC-tara 15 minutu inguruan, labean egosi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sukaldaritzan pasta hau gazia erabil daiteke, bereziki tartaletak edo Quicheak egiteko.
  • Te pastak edo pastel desberdinen oinarriak egiteko erabiltzen den gaileta ore lehorra da.