Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sacher bizkotxoa

SACHER BIZKOTXOA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 180Cº-tan piztu.
  • Sacher pastela egiteko moldea gurinez eta irinez estali.
  • Irin ahula eta legamia-hautsa nahastu eta galbahetik pasa.
  • Jarri txokolatea eta gurina maria bainuan pertz batean, eta urak irakin gabe urtu.
  • Gehitu gorringoak eta sutatik kanpo irabiatu, orea apartu bat lortu arte.
  • Beste pertz batean hasi harrotzen zuringoak eta erdi harrotuak daudenean gehitu azukrea eta amaitu guztiz altxatzen.
  • Zuringo hau aurreko pertzean dagoen txokolatearekin nahastu ( inoiz ez irabiatu) eta gehitu kontu handiarekin irina eta legamia, hagatxoarekin nahastuz.
  • Bizkotxoa egiteko moldean sartu, eta 30 minutu inguruan egosi. Bizkotxo plantxa egin nahi izanez gero, berriz labeko erretilua duen paper batean, mahukarekin zabalduko genuke eta minutu batzuk gutxiago beharko lituzke egiteko.
  • Labetik atera eta hoztu aurretik, moldetik edo paperetik askatu, eta hozten posizio berdinean utzi, hau da tripa gorantza.

OHARRAK

aldatu
  • Txokolatezko Sacher pastela egiteko erabiltzen da.
  • Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
  • Arrautzak ongi harrotzea ezinbestekoa da.
  • Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahasi behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.