Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar edo udare errea
SAGAR EDO UDARE ERREA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Sagarrak edo udarea: 8.
- Azukre beltza edo zuria: 100-150 g.
- Ardo beltza ala zuria: 150 g.
- Ura: 200 ml.
- Kanela zotza: 1/2.
PRESTAKETA
aldatu- Garbitu ongi frutak eta horretarako gailuarekin bihotza kendu.
- Puntazorrotzarekin eta erdi aldera zirkunferentzia osoan ebaki bat egin.
- Aukeratu kazola edo erretilu egokia, baxua izan behar du eta frutek juntu geratu behar dute.
- Zabaldu gainetik, azukrea, ardoa, ura eta kanela.
- Sartu labera 160ºC-tara frutak ongi bigundu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Aukeratutako fruta motaren arabera, labean denbora gehiago edo gutxiago egon beharko du.
- Normalean mota gogorrak aukeratzen dira, Errezil sagarra edo neguko udarea.