Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar eta udare sorbetea
SAGAR ETA UDARE SORBETEA
OSAGAIAK
aldatu- Udare edo sagar purea: 200 g.
- Ura: 200 g.
- Azukrea: 200 g.
- Zuringoa: 1 .
PRESTAKETA
aldatu- Jarri ura eta azukrea sutan 10 minutuz. Almibarra egina dagoenean hozten utzi.
- Nahasi almibarra sagar edo udare purearekin.
- Beharrezkoa balitz, zuzendu baume gradua edo dentsitatea.
- Sartu izozkiak egiteko gailuan eta utzi izozten. Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izotz makinan sartu.
AHOLKUAK
aldatu- Izozkiak edo sorbeteak egiteko gailuan sartu aurretik 18-20ºBé dentsitatea izatea komeni da; hori lortuko ez bagenu, zuzendu daiteke, azukrea edo ura gehituz.
- Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuk bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.