Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar gelatina

SAGAR GELATINA

Sagar gelatina

Litro inguru lortzeko.

OSAGAIAKAldatu

  • Sagar azidoa: 2 edo 500 g.
  • Ura: 500 ml.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.
  • Azukrea: 150 g.
  • Gelatina: Litroko 20 g.

PRESTAKETAAldatu

  • Sagarrak zuritu, bihotzak kendu eta zatitu.
  • Jarri ura, limoi zuku eta azukrea sutan, irakiten.
  • Sagarra egosirik dugunean, purea egiteko gailutik pasa lehenik, eta iragazkitik ondoren.
  • Gelatina orriak , ur hotzetan beratu 5 minutuz.
  • Sagar zukua hoztu aurretik, eta 50ºC-tik gora dagoela, murgildu bertan gelatina eta hagatxo batekin nahasi.
  • Gelatina urtzen denean, hagatxoarekin ongi eragin eta hozten utzi.

OHARRAKAldatu

  • Gelatina horri barruan bestelako fruitu zatiak murgiltzea badago.
  • Azukre kantitatea gure gustuen arabera erabili daiteke.
  • Sagar gelatina gozogintzako prestaketa ugari estaltzeko erabiltzen da.