Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar tatin gozoa

Errezeta-liburuaren parte.


Osagaiak 4 lagunentzat

aldatu
  • 4 Errezil sagar.[1]
  • 4 koilarakada azukre.
  • Gurina koilarakada bat.
  • Hostopila.
  • Irin pixka bat.
  • Tarteletak egiteko ontzi bereziak.

Pausoak

aldatu
1

Hostopilla irin pixka baten laguntzaz ongi zabaldu mahaiaren gainean. Hostopila guk geuk etxean eginda edo erositakoa izan daiteke. Kasu honetan erositakoa erabiliko dugu.

2

Errezil sagarrak zuritu, bihotza kendu eta launa pusketatan moztu. Puska ahalik eta berdinenak egin.

3

Zartagin batean, gurin koilarakada bat ipini, eta sutan berotzen jarri. Kolorea hartzen hastean, lau azukre koilarakada gehitu. Azukrea pixka bat koloreztatzen hasi bezain laster, sagar puskak gehitu. Sua moteldu, eta bertan hiru bat minutuz mantendu sagarrak, karameloarekin gozatzen joan daitezen.

4

Ondoren, sagar tarteletak egiteko ontzi berezietan banatu. Ontziak ongi bete arte. Hostopila zatitu, eta moldeen gainean jarri, guztia ongi estaltzen duten moduan.

5

Labea aurrez berotu, 180 gradutan. Moldeak bertan sartu , 20 edo 25 minutuz gutxi gorabehera. Labetik atera eta 15 minutuz epeltzen utzi ondoren, kontu handiz buelta eman moldetatik ateraz.

6

Beraz, orain, hostopila beherean eta sagarrak gainean geldituko zaizkigu, argazkiko tatin gozo-gozoak lortuko ditugularik.

Erreferentziak

aldatu