Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagardo eta laranja jelatina mendafinarekin
LARANJA ETA SAGARDO GELATINA MENDAFIN LURRINEZ
Mahaikideak: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Laranja zukua: 4.
- Mendafin infusioa: 100 ml.
- Gelatina: 15 g.
- Azukrea: 50 g.
- Sagardoa: 200 ml.
Platera edertzeko osagaiak
- Mendafin hostoa
- Mugurdi saltsa
- Txokolate saltsa
- Kiwi saltsa
- Andere mahatsa
PRESTAKETA
aldatu- Laranjak erditik moztu eta kontu handiz zukua atera ondoren iragazi egingo dugu.
- Koilara baten laguntzaz laranjaren barruko mamia ondo kendu eta azala gorde.
- Ontzi batean ura beroarekin eta mendafinarekin infusio bat egin, iragazi eta gelatina gehitu hagatxoarekin nahasiz.
- Bol batean laranja zukua, sagardoa, mendafin infusioa gelatinaz eta azukre nahastuko ditugu.
- Laranjak bete eta erretilu batera atera, hauek zuzen mantentzeko azpian aluminiozko papera jarriko dugu.
- Ondoren hozkailuan gorde gelatina ongi mamitu bitarte.
- Platera amaitzeko erdian kiwi saltsa jarri ondoren mugurdi eta txokolate saltsa erabiliz zirkuluak egingo ditugu eta puntazorrotz baten laguntzaz izar moduko bat sortuko dugu.
- Laranjak 1/2-ak ere erdibitu eta plater alboetan sakabanatuko ditugu.
- Amaitzeko mendafin hostoaz eta andere mahatsaz edertu.