Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa arrosa
SALTSA ARROSA
MAHAIKIDEAK: 450 ml inguru lortzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 150 ml. garraztasun gutxikoa.
- Ekilore olioa: 225 ml.
- Arrautza gorringo: 2.
- Sagardo ozpina: 20 ml.
- Gatza.
- Laranja: 1 zuku iragazia.
- Ketchup: 25 g.
- Ziapea: 25 g.
- Tomate frijitua 50 ml.
- Soja saltsa: Tanta batzuk.
PRESTAKETA
aldatu- Ontzi estu batean ozpina, gatza, mostaza eta soja saltsa jarriko ditugu.
- Gorringoak gehitu eta irabiagailuarekin gora eta behera eginez mugitzen hasiko gara olioa gehitzen dugun bitartean.
- Ondo loditzen utziko dugu.
- Bukatzeko laranja zukua, ketchupa eta tomate saltsa gehituko ditugu eta puntuan jarriko dugu. Hozkailuan gorde beti.
AHOLKUAK
aldatu- Olioa eta gorringoarekin maionesa bat egin ordez, etxean maionesa hau baldin badugu, beste osagaiak gehitu eta nahastea nahikoa izango da.