Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa suharra

SALTSA SUHARRA

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Tipula: 2 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Pipermin lehorra: 2 xerra.
  • Tomate heldua: 1 kg. zuritu, hazirik gabe eta dadotan.
  • Azukrea: 25 g.
  • Tabaskoa: Tanta batzuk.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean jarri oliba olioa tipula, baratxuria eta pipermina su ertainean goxatzen.
  • Barazkia ongi erregosia eta gorrituta dagoenean, gehitu tomatea eta azukrea.
  • Utzi dena kozinatzen su baxuan denbora luzez, hezetasun guztia galdu arte.
  • Puregailutik pasa lehenik, eta iragazki txinotik ondoren.
  • Jarri berriro su baxuan eta gatza eta tabaskoarekin zuzendu, saltsa lodi baina min bat lortuz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Geuk erabakiko dugu zenbat pipermin edo tabasko erabili; saltsa zenbat eta minagoa nahi izan, orduan eta gehiago botako diogu.
  • Erretako haragi, arrain edo barazkiekin jateko erabiltzen da.