Sukaldaritza liburua/Errezetak/Santiago tarta

SANTIAGO TARTA

Santiago tarta

MAHAIKIDEAK: 8.

OSAGAIAK

aldatu

Oinarria egiteko

  • Irin ahula: 250 g. bahetua.
  • Gurina: 150 g. pomada puntuan.
  • Azukrea: 50 g.
  • Arrautza: 1.

Gatza: Fina.

Betegaia egiteko

  • Gurina: 125 g.
  • Almendra-hautsa:250 g.
  • Azukrea: 250 g.
  • Ura: 100 ml.
  • Arrautza: 5.
  • Irin ahula: 100 g bahetua.
  • Limoia: 1 azal birrindua.

PRESTAKETA

aldatu

Oinarria egiteko

  • Irinarekin sumendi bat egin mahai batean edo katilu batean: erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarriko ditugu.
  • Poliki dena nahastuz joango gara, bola bat osatuz.
  • Katilu  batean jarri: trapu heze batekin estali eta ordu erdiz gutxienez  hozkailuan bere horretan eduki erabili bitartean. Erabili aurretik, bi orduz gutxienez eduki behar da hozkailuan.

Betegaia egiteko

  • Pertz batean gurina pomada puntuan jarri.
  • Espatula  betekin nahastuz, gehitu lehenik almendra,  azukreak eta ura; ondoren, banan-banan arrautzak gehitu eta nahastu.
  • Jarraian, gehitu behatutako irina eta limoi azal birrindua.

Tarta amaitzeko

  • Labea 170ºC-tan piztu.
  • Moldea gurin eta irinarekin estali.
  • Jarraian, arrabola batekin gaileta orea zabaldu eta moldea estali.
  • Aurretik prestatuta daukagun betegaiarekin estali.
  • Sartu labera, 25 minutu inguruan eduki, eta txotxa garbia ateratzen denean, erretiratu eta hozten utzi.
  • Nahi izatera, hoztutakoan azukre hautsarekin estal dezakegu; nahi izatera, Santiagoko gurutzearen irudia eman.


AHOLKUAK

aldatu
  • Betegaia egiteko gurinaren pomada puntuak oso biguna izan behar du, osagai guztiak ongi nahastu ahal izateko. Horretarako hozkailutik garaiz atera gurina edo mikrouhinean desizozte moduan bigundu.