Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sobao pasiegoa

“SOBAO” PASIEGOA

Sobaoak

15 opiltxo inguru egiteko

OSAGAIAK

aldatu
  • Arrautza: 4.
  • Azukrea: 150 g.-250 g
  • Gurina: 250 g. pomada puntuan.
  • Irina: 250 g. bahetua.
  • Limoi azal birrindua: 1 zati zuria gabe.
  • Legamia hautsa: 5 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Pasiegoen moldeak banatu labeko erretilu batean.
  • Labea 160 Cº-tan piztu.
  • Nahastu irina, legamia eta limoi azal birrindua.
  • Arrautza eta azukrea pertz batean harrotu, zuritu arte.
  • Lehenik, gurin urtua gehitu; jarraian, irina, legamia eta limoi azala, ondoren hagatxoarekin nahasi.
  • Pasiegoen moldeak gehienez, 3/4 bete eta labera sartu.
  • 30-35 minutu inguru beharko du egosteko.
  • Labetik atera eta hozten utzi, moldetik atera aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Errezeta hau arrautzak harrotu gabe ere egiten da. Kasu horretan gurina eta azukrea nahastu lehenik, ondoren arrautzak banan-banan gehitu eta azkenik irinak. Errazagoa da haurrekin eta etxean egiteko baina ez da berdin harrotzen.
  • Arrautzak harrotuta egingo bagenu, osagaiak nahasteko garaian inoiz ez da irabiatu behar, kontu handienarekin nahastu baizik.
  • Edozein bizkotxo ondo egina dagoen jakiteko, zotz edo labana txiki bat sartu erdian, eta hau garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke.