Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza japoniar eran egosia

SUSHIA EGITEKO ARROZA

sushirako arroz egosia

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Arroz ozpina edo sagardo ozpina edo mugurdi ozpina: 125 ml.
  • Azukrea: 60 g .
  • Gatz fina: 10 g.
  • Arroza: 450 g. japoniar motakoa.
  • Ura: 600 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Lehenik kazola txiki batean ozpina, azukrea eta gatza epeldu eta ongi disolbatu. Ez dezala irakin. Erretiratu.
  • Arroza, pertz batean ur hotzarekin ongi garbitu, ura gardena gelditu arte.
  • Beste kazola batean ura eta arroza sutan jarriko ditugu eta 12 minutuz taparekin irakingo dugu.
  • Sutatik atera eta 10 minutuz taparekin pausatzen utzi.
  • Denbora hau pasatakoan, erretilu edo kazola zabal batera arroza atera, kontu handiarekin, puskatu ez dadin. Japoniarrek abaniko batekin hozten laguntzen diote.
  • Lehen gordetako ozpina gehitu eta kontu handiarekin nahasiko dugu.
  • Horrela arroza prest izango dugu sushiak edo makiak egiteko.

AHOLKUAK

aldatu
  • Sushia ez den beste prestaketan ez genuke ozpinik jarriko.
  • Japoniarrek bi ozpin mota erabiltzen dituzte, arrozarena normala, eta beste bat gozoa. Guk azukrearekin konponduko dugu hau.
  • Japoniar motako ale motzeko arrozak, gelatina gehiago, horregatik sushia ongi mantentzen da.
  • Arroz honekin egiten diren prestaketa desberdinei deitzen zaie sushia. Gurean ezagunenak, nigiria eta makiak dira.