Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tako eta burritoen betegai begetala

TAKO ETA BURRITOEN BETEGARRI BEGETALA

MAHAIKIDEAK: 4 burrito betetzeko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Tipula:1 lerro erditan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 lerrotan.
  • Piper berde italiarra: 1/2 lerrotan.
  • Pipermin freskoa: Punta bat xerratua edo tabaskoa.
  • Brokolia: 1/2, sorta txikietan eta galdarraztatua ( 2 minutu egosia).
  • Barrengorri salteatua: 100 g.
  • Ahuakatea: 2 .
  • Gazta krema freskoa: 100g.
  • Limoi zukua: 2.
  • Gatza.
  • Idiazabal gazta: Birrindua 100 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Lehenik olio pittin batekin tipula, piper berdea, gorria eta pipermin freskoa erregosi, gorritzen hasitakoan gehitu brokolia eta barrengorriak. Bajatu sua eta kozinatu 5 minutuz.
  • Katilu batean ahuakate haragia, limoi zukua, gazta krema nahastu eta sardexka batekin ongi zapaldu.
  • “Burritoa” muntatzeko, lehenik arto irin tortillaren erdian, ahuakate kremaren koilarakada bat jarriko dugu, gero barazkia eta azkenik gazta.
  • Tortilla hau kontu handiarekin bilduko dugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Brokolia zati sortatxo txikietan moztu, ez dadin handiegia geratu, beste barazkiekin alderatuz.