Sukaldaritza liburua/Errezetak/Takoen betegai edo haragizko tinga
TAKOEN EDO BURRITOEN BETEGARRI EDO HARAGIZKO TINGA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Oilasko bularkia, behiki edo txerriki haragia: 500 g.
- Tipula: 2 zuritu eta erdibitua.
- Piper berde italiarra: 1 garbitua hazirik gabe.
- Txilea edo pipermin freskoa: Besterik ezean, tabaskoarekin ordezkatu.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Tomate naturala: Zuritua, eta hazirik gabe dadotan.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Oilasko bularra, gatz, tipula eta piper berdearekin 10 minutuz egosi. Jarraian, haragia eta barazkia banatu, haragia eskuekin edo labanarekin desegin eta barazkia dadotan moztu.
- Barazki hau olioarekin sutan jarriko dugu, gorritzen hasitakoan tomatearen erdia gehituko diogu. 10 minutuz kozinatu eta irabiagailutik pasako dugu.
- Beste kazola batean oilasko haragia, tomate saltsa hau, piperminak eta geratzen zaigun tomate naturala gehituko ditugu. 10 minutuz batera kozinatu eta puntuan jarriko dugu.
AHOLKUAK
aldatu- Nahi izanez gero, tipula eta piper berdea irabiagailutik pasa gabe ere zerbitza daitezke, kasu horretan juliana eran edo zerrendetan moztuko genituzke.
- Tako hauek entsalada eta arrozarekin ere zerbitzatzen dira.