Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tapaneda saltsa

TAPANEDA SALTSA

400ml inguru egiteko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Albaka: Hosto fresko edo lehor batzuk.
  • Baratxuria: 1 xehatu.
  • Oliba beltzak: 200 g. hezurrik gabe xehatu.
  • Antxoa gazituak: 3 xehatu.
  • Kaparrak: 25 g. xehatu.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ontzi estu batean olibak, baratxuria, albaka, kaparrak, antxoa eta olioaren erdiarekin jarri.
  • Irabiagailua abiadura erdian martxan jarri, gainerako olioa gehitzen dugun bitartean.
  • Ore lodi eta trinko bat lortuko dugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Entsaladan jan nahi badugu edo ozpin olio bihurtu, ozpina gehituko genioke.
  • Errezeta tradizionalean almaizean, eskuz xehatuta prestatzen da.
  • Berez, oliba pate bat bezala defini dezakegu.
  • Ogi gainean, pasta batzuk egiteko edo arrainari laguntzeko erabil daiteke.