Sukaldaritza liburua/Errezetak/Teilak
TEILAK
OSAGAIAK
aldatu- Arbendol pikorrak edo xerratua: 250g.
- Azukrea: 250 g.
- Gurina: 20g
- Irin ahula: 20g.
- Arrautza: 1 irabiatua, harrotu gabe.
PRESTAKETA
aldatu- Pertz batean azukrea eta arbendol pikor edo xerratuak nahastu.
- Arrautza erdi irabiatua gehitu lehenik, eta gurin urtua ondoren.
- Bateratu eta elkartu dena ondo koilara batekin.
- Labeko erretilu batean, eta gozogintzako paperaren gainean, egin ore horrekin koilarakada bateko pilatxoak.
- Eman erretiluari kolpe batzuk edo zabaldu pilatxoak sardexka busti batekin.
- Egosi labean 170ºC-tan 7-8 minutuz.
- Teilaren alboak gorrituta daudenean, labetik atera eta hoztu aurretik, moldean jarriko ditugu, teila forma emanez.
AHOLKUAK
aldatu- Arbendola edo almendra oinarri duen orea da.
- Hoztu ondoren, oso hauskorra eta horregatik, hoztu aurretik forma eman beharrekoa.
- Nahi izatera, beroan beste forma batzuk ematea badago (habia, liso...); ondoren, hoztutakoan, forma hori aprobetxatuz erabili ahal izateko.