Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tiramisu tarta

TIRAMISU TARTA

Tiramisu tarta

6 pertsonentzat

OSAGAIAKAldatu

Bizkotxoa egiteko

Krema egiteko

  • Esne-gaina: 400 ml.
  • Azukrea: 100 g.
  • Gorringoak: 4.
  • Mascarpone gazta: 400 g.
  • Gelatina: 4 g.

Estalkia egiteko

  • Ura: 200 g.
  • Azukrea: 150 g.
  • Almendra likorea: Zurrusta motz 1.
  • Kafe espreso bikoitza: 1.
  • Kakao hautsa: 50 g.

PRESTAKETAKAldatu

Bizkotxoa egiteko

  • Labea 180Cº-tan piztu, labeko erretilu batean labeko papera jarri.
  • Irina, eta legamia elkartu eta bahetu.
  • Pertz batean arrautzak azukrearekin  harrotu, zuritu arte.
  • Kontu handiarekin irina, eta legamia-hautsa nahasi.
  • Mahuka batean sartu eta  labeko erretilu batean zabaldu eta kolpe batzuk eman erretiluari mahai gainean.
  • Egosi  15 minutu inguruan. Labetik atera bezain pronto, ontzitik atera  eta hozten utziko dugu.

Krema egiteko

  • Esne-gaina irakin.
  • Pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu eta gehitu esne-gain beroa.
  • Maria bainuan jarri, eta hagatxoarekin momenturo mugituz 83ºC-tara eraman.
  • Maria bainutik atera eta jarraitu nahasten.
  • Gelatina orria beratu eta sartu natilla honetan.
  • Jarraian, mascarpone gazta gehitu dena ongi nahastuz.
  • Bizkotxoaren gainean jarri, guztiz hoztu aurretik.

Jarabea egiteko

  • Ura eta azukrea irakiten jarriko ditugu.
  • Ispilutxo puntua hartutakoan, sua itzali eta hozten utzi.
  • Hoztutakoan, likorea eta kafea gehituko dizkiogu.

Tarta muntatzeko

  • Bizkotxo plaka guk aukeratutako moldearen forman ( karratua, budin modukoa, borobila...) moztu.
  • Moldearen azpian jarri, moztutako bizkotxoa.
  • Busti, mozkortu, jarabearekin eta horren gainean zabaldu gaztaren krema.
  • Sartu hozkailura eta utzi guztiz hozten.
  • Amaitzeko, zabaldu gainetik kakao hautsa.

AHOLKUAKAldatu

  • Nahi izatera, eta haurrentzat bada, ken daiteke likorea.
  • Gelatina duenez, kremak erabili guztiz hoztu aurretik.