Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate entsalada bakailaoarekin

Errezeta-liburuaren parte. Tomate entsalada bakailaoarekin[1]

Osagaiak

aldatu

Pausoak

aldatu

Lehenik, piper gorria labeko erretiluan jarri, labea berotu, eta hantxe sartu, 220 graduan, ordu erdiz. Ondoren, atera, eta gorde.

Bakailaoa takotan moztu, eta lapiko txiki batean jarri, azala gora begira duela. Zati guztiak oliba olioz estali. Behin hori eginda, baratxuri aleak zuritu, eta gehitu. Lapikoa sutan jarri su oso motelean, eta hogei minutuz konfitatu. Sua itzali, eta hantxe epeltzen utzi.

Ondoren, tipulina eta piper berdeak puska txikietan moztu, eta gehitu gatza eta ozpin koilarakada pare bat. Oliba olioa ere gehitu egin behar da. Konfitatu dugun lapikotik sei koilarakada hartu behar dira, eta, horrela, entsaladan bakailao zaporea areagotuko dugu. Nahasi, eta bukaera arte gorde.

Tomateak garbitu eta puskatan moztu. Erretilu batean jarri, gatz lodia bota, eta gainean konfitaturiko bakailao puskak jarri. Ondoren, labean erre ditugun piperrak zuritu eta haragi xaflak atera. Horiek ere tomatearen gainean jarri.

Azkenik, aurretik guztia prestatzeko erabili dugun olio-ozpinarekin ongi-ongi busti. Platerean jarri, eta mahaian zerbitzatzeko prest dago.

Erreferentziak

aldatu