Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tomate entsalada gula eta leka freskoekin
Errezeta-liburuaren parte. Tomate entsalada gula eta leka freskoekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- 4 tomate eder
- Kilo erdi leka
- Tipulina 1
- 2 baratxuri ale
- 200 g gula
- Lehen sakaldiko oliba olioa
- Sagardo ozpina
- Modena ozpina
- Gatza
- Perrexil sorta
Pausoak
aldatuLehenik, lekak garbitu eta puntak kendu. Ondoren, juliana erara moztu, eta, jarraian, urez beteriko lapiko batean egosi su bizian 10 bat minutuz. Kontuan eduki lapikoko urak irakiten egon behar duela lekak botatzen ditugun momentuan. Ondoren, ur hotzetan freskatu eta gorde.
Lau tomateak garbitu eta xafla lodi samarretan moztu.
Segidan, zartagin handi bat hartu, oliba olio zorrotada bota eta berotzen jarri su bizian. Bertan bi baratxuri aleak xaflatan moztuta ipini, eta haiek gorritzean, leka egosiak gehitu gulekin batera. Pare bat minutuz ondo nahastu eta erretilu batera atera.
Tipulina juliana moduan moztu eta erretilura gehitu. Gatz pitin bat bota, baita Modena eta sagardo ozpina ere, bakoitzaren gustura. Guztia nahastu eta mahaira zerbitzatzeko plateretan banatuko dugu, argazkian ikusten den moduan: lehenik, tomate xafla bat —gatz pitin bat bota—; ondoren, leka eta gula nahaskia, eta, azkenik, beste tomate xafla gainean —horri ere gatz pitin bat bota—. Oliba olio zorrotadaz busti eta plateraren inguruan perrexil hostoak ipini.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/18