Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tortilla frantsesa

TORTILLA FRANTSESA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Arrautzak: 8
  • Gatza.
  • Piperbeltza.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Oliba olio birjina edo gurina: 25 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Zartagin ertain bat erabili, 2 arrautzarekin eginiko tortillak egiteko.
  • Zartagin bat sutan jarri koipearekin.
  • Arrautzak binaka katilu batean irabiatu, gatza, piperbeltz eta perrexilarekin.
  • Zartagina bero dagoenean, arrautza irabiatu eta zabaldu.
  • Sua gutxitu eta sardexka baten laguntzaz, arrautza albo batetik eskatu eta kiribildu ilardi erdi baten forma emanez.
  • Kontu handia izan arrautza gehiegi egin gabe.

AHOLKUAK

aldatu
  • Tortilla egiteko zartagin egokia izatea garrantzizkoa da.
  • Bestalde, su bizian egitea ez da komeni, arrautzak ez baitu lehortu behar.